Albisteak

Saharako Errefuxiatuen Kanpamendura egingo den bidaiaren informazioa zabaldu nahi du Zestoako WADNA elkarteak

Euskal Herriko Sahararen aldeko elkarteek, urtero moduan, Saharako Errefuxiatuen Kanpamendura bidaia egingo dute elkarlanean. Horien artean da Zestoako WADNA elkartea ere, eta herritarrei honako informazioa zabaldu nahi die:

Beste urte batez Saharako Errefuxiatuen Kanpamendura bidaia prestatzen ari gara eta interesa dutenei informazioa helarazi nahi diegu:

  • Aurten Sahararako bidaia hegazkinez egiteko asmoa dago,  Loiuko aireportutik. Bertan 160 laguneko talde bat osatu nahi da, hegaldia hartu ahal izateko. Ez bagara zifra horretara iristen ohiko moduan egingo dugu bidaia, errepidez.
  • Bidaia abenduaren 2tik 10era dago aurreikusita.
  • Bidaiaren prezioa urtereko antzekoa izango da.
  • Bidaiatu nahi dutenek, erreserba egin beharko dute eta horretarako honako datuak behar ditugu: izena eta abizena, pasaporte zenbakia, lanbidea, telefonoa, emaila eta bizi den herria.
  • Orain ez da ordainketarik egin behar, urtero moduan bidaian doazen pertsonen behin betiko zerrenda dugunean egingo dira ordainketak.
  • Eskaerak egin ahala, bidaiako plazak betetzen joango dira. Erreserba egiteko email honetara idatzi behar da: saharabidaia@gmail.com



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide