Albisteak

Saharako haurrei ongi etorria egingo diete igandean

Wadna taldeak antolatuta, haur sahararrei ongi etorria egingo diete datorren igandean, hilak 15. Larrabetzu edota Tolosako aterpetxeetan pasako dute uda haurrek. 50 ume eta begiraletik gora bilduko dira igandean. Wadna elkartekoek egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguerdiko 13:00etan, ongi etorria egingo zaie Udaletxean. 14:00etan, bazkari herrikoia izango da Urkaikok emandako okelarekin. Txartelak koiote tabernan edo 650 966 698 telefonora deituta eskura daitezke. Helduek zazpi euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, hiru. Bazkalostean, puzgarriez gozatzeko aukera izango dute arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Gainera, egun osoan zehar tea dastatzeko aukera izango da haiman.

Joan den ongi etorrian ateratako argazkia hemen ikusgai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide