Albisteak
Sahararen aldeko elikagai bilketa abian jarri du “Wadna” elkarteak
— 2025-01-23Zestoako Wadna elkarteak Sahararen aldeko euskal karabana antolatzen jarraitzen du aurten ere. “Piztu Itxaropena” lelopean, elkarteak elikagai eta material bilketa martxan jarri du, Tindufeko kanpamenduetan bizi diren milaka errefuxiatuei laguntza eskaintzeko.
Otsailaren 3tik 7ra, Zestoako hiru eskoletako sarreretara janaria ekartzeko deia egin dute, Arroabeko eta Aizarnako eskola txikietara eta Zestoako Ikastetxera. Herriko dendetan ere elikagaiak uzteko txokoak egongo dira otsailaren 1era arte. Horrez gain, otsailaren 1ean, udaletxe azpiko arkupetan janaria eta bestelako produktuak jasotzeko bilketa egongo da, 10:00etatik 13:00etara.
Elkartearen helburua elikatzea eta bizirauteko oinarrizko produktuak biltzea da. Horretarako bilduko diren produktuak honako hauek izango dira: arroza, pasta, atuna oliotan, sardinak oliotan, azukrea, konpresak eta lekaleak (babarrunak, dilistak, garbantzuak).
Egin zaitez bazkide