Albisteak

Sahararen aldeko janari bilketa egingo du WADNA elkarteak

Zestoako WADNA elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa egingo du datozen egunetan. Aljeriako Tifundeko kanpamenduetan bizi diren SahararĀ  errefuxiatuei laguntzeko asmoz, Sahararen aldeko XV. Euskan Karabana: Piztu Itxaropena martxan jarri dute eta WADNA elkarteak egitasmo honekin bat egin du beste urte betez. Egitasmoaren helburua, Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da Saharar populazioak jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko.

WADNAko kideek bost bilketa egingo dituzte: auzoetako eskoletan (bakoitzari ondo dagokionean), Zestoako Herri Ikastetxean (aste honetan), urtarrilaren 26an, (larunbata) 10:00etatik 14:00etara Udaletxe azpian eta Azkoitiko Eroskin 10:00etatik 20:30era. Herriko dendatan ere egingo dute bilketa, nahi duenak aste osoan zehar izango du elikagaiak bertara eramateko aukera. Azkenik, Azkoitiko Xabier Munibe eskolara joango dira. Kanpaina honetanĀ  arroza, pasta, atuna, sardinak oliotan, azukrea, lekaleak eta konpresak biltzea proposatzen zaie herritarrei.

Oporrak Bakean poltsak

Saharako kanpamenduetako umeak udan hemengo familietara etortzeko Oporrak Bakean proiektua diruz laguntzeko asmoz, Oporrak Bakean poltsak jarri dituzte salgai. Potxolo dendan eskura daitezke, 7 eurotan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide