Albisteak
Sakulupe guraso elkarteak eskolaz kanpoko jardueretarako matrikulazio epea ireki du
— 2024-09-13Arroabeko Sakulupe Guraso Elkarteak hasiera eman dio 2024-2025 ikasturteko eskolaz kanpoko jardueretarako matrikulazio prozesuari. Interesa duten familiek izena eman dezakete sakulupe@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
HH3tik aurrera, psikomotrizitatea, dantza, trikitixa eta panderoa daude eskuragarri. Izena emateko epea irailaren 20ra arte egongo da zabalik, eta lehentasuna emango zaie aurrematrikulazioa egin zuten haurrei.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide