Albisteak
San Isidro kaleari buruz erabakitzeko batzarra, botoa delegatzeko aukerarekin
— 2025-01-17Zestoako Udalak batzarra deitu du datorren ostegunerako, urtarrilak 23, 18:00etan, Arroabeko Elkargunean. Bilera honen helburua, bizilagunekin batera, San Isidro kalearen etorkizuna erabakitzea da, guztiontzako gune seguruagoa izan dadin.
Batzarrean zehar, teknikoki aztertutako hiru alternatiba aurkeztuko dira, eta bertaratzen diren adin nagusiko herritarrek horietako bat aukeratzeko botoa emateko eskubidea izango dute. Aukera bozkatuenarekin gauzatuko da egin beharreko obra.
Bertaratu ezin direnentzat, botoa eskuordetu ahal izango da. Urrats hauek egin behar dira:
1. Alternatibak kontsultatzea, udalak emandako loturaren bidez, edo Elkarguneko leihoan.
2. Txara dendan larunbatetik (urtarrilak 18) eskuragarri dagoen ordezkaritza-orria pertsonalki jasotzea eta betetzea.
3. Ekitaldiaren eguna baino lehen batzarrera joango den ordezkariari orria ematea.
4. Bozka delegatu duen pertsonaren ordezkariak delegazio papera batzarrean aurkeztu
beharko du, eta bozka papera emango zaio bozka eman ahal izateko.
Udalak herritar guztiak parte hartzera animatzen ditu, bertaratuz edo beren botoa eskuordetuz. Informazio gehiago: https://labur.eus/Sanisidrokalea.
Egin zaitez bazkide