Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Mende bat bete zuen atzo San Juan Fundazioak. 1919. urtean sortu zen Zestoako Ana Romana eta Maria Cloege Embil Izeta ahizpen eskutik eta hasieratik Fundazioa herritarren esku utzi zuten.
100 urte Zestoari begira
San Juan egoitzako kideek euren helburua herriko behar sozialei erantzutea dela azaldu dute, garaian garaiko beharretara egokituz.
Gaur egun 60 erabiltzaile eta 45 langile inguruk osatzen dute San Juango familia. Esku artean behar berriak dituztela nabarmendu dute, baita hauei aurre egiteko erronkak ere. “Bereizten gaituen gertutasunean oinarriturik emango ditugu gure pausoak, Zestoari begira” gaineratu dute.
Argazkia: San Juan Fundazioa