Albisteak

Santa Engrazia ermitan panel informatiboa kokatu dute

“Santa Engraziako erlojua zaharberritzeko taldeak” ermitari buruzko informazio eskainiko duen bi euskarri prestatu ditu. Alde batetik, panel informatiboa kokatu du zaharberritutako erlojuaren ondoan. Panel honek ermitaren historia laburra eta erlojuaren inguruko hainbat xehetasun azaltzen ditu. Bestetik, Zestoako Udaleko webgunean ere eskura dago Santa Engraziaren inguruko informazioa.

2017ko uztailean jarri zuten martxan berriro erlojua eta lanean jardun zuen taldeak hainbat konpromiso hartu zituen; ez soilik erlojuari zegozkion arloan. Askoz konpromiso zabalagoa hartu zuen. Horrela, lantaldeak urtebeteko (2018ko uztaila arte) konpromisoa hartu zuen: erlojuari jarraipen teknikoa egitea, ermita bera eta ingurua txukun mantentzea, ermita barrua ere txukun mantentzea, Bentatik ermitarainoko bidea txukun mantentzea, etab. Horiez gain panel informatiboa eta web-informazioa lantzeko konpromisoa ere hartu zuen lantaldeak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide