Santa Engraziako erlojua eta lehen automatizazioaren lekukotza argazkitan

Jakina denez, Santa Engraziako erlojua, dagoeneko, bere ohiko txokotik ari zaigu deiadar ozena mendi puntatik zabaltzen. Uztailaren 2ko ospakizunean jasotako mezuari leial jarraitzen ari zaio, bostehun urte inguruko kanpaiarekin elkarlanean.

Zaharberritze lanak amaituta daude, xehetasun batzuk ixteko gelditzen badira ere: diru-kontuak garbitzea, hainbat txosten taxutzea, argibideak ermitan kokatzea, etab.

Berriki, ikusgai dituzuen lau argazki eder jaso ditugu. Jose Luis Basterretxea bermeotarrak ateratakoak dira, orain dela hogeita hamar urte inguru.

Erramun Etxaide Legoia eta Joxe Orbegozo agertzen dira argazkietan. Erlojuaren pisuak jasotzeko lehen automatizazioaren lekukotza bikaina eskaintzen digute bermeotarraren argazki horiek.

Eskerrak eman behar dizkiogu horrelako lekukotzak gordetzen saiatzen direnei, eta baita guregana iristea posible egiten duten herritarrei ere.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide