Albisteak

Santa eskeko taldea kalera irtengo da urtebeteko etenaren ostean

Urtebeteko etenaren ostean, Santa Ageda bezpera kantuan ospatuko dute aurten ere Zestoan. Santa eskeko taldea goizeko 09:00etan bilduko da Gurutzean. Legoiatik hasi eta Lili bailaratik Ondarbasora joango dira. Handik bueltan, Gisasola egoitza kanpoan abestuko dute eta kale bueltatxoa ere egingo dute. Bazkalondoren, Akoara joango dira. Beherakoan, San Juan egoitzan egingo dute parada eta kale inguruan ere ibiliko dira. Aurten, egoera dela eta, ez dira tabernetara sartuko, kanpoaldean abestuko dute. Koplari lanetan Aitor Salegi, Unai Sarasua eta Aitor Zubikarai arituko dira.

Joan den urtean ez zen santa eskerik izan baina herriko santa eske taldeko kideek bideo bat osatu zuten. Azken urteetako irudiak jaso zituzten ikus-entzunezkoan eta baserri guztietara bidali zuten, eskerrak emateko:

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide