Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Jakinmina piztu zuen Miren Aranguren Etxarte Emagineko kideak atzo Arroabean eskaini zuen saioak. “Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz” izenburupean hitzaldia eskaini zuen Emagin elkarteko kideak auzoko eskola zaharrean.
Zaintza erregimenei buruz, etxeko langileen egoeraz edo sistema publiko komunitarioen erronken inguruan jardun zuen, besteak beste. Hogei lagun inguru bildu ziren saioan eta esperientziak eta iritziak elkarbanatzeko aukera izan zen.
Argazkia: Aitor Ossa