Albisteak

Santa Ines festek Errota Harri lehiaketa jasoko dute aurten ere

Urtarrilaren 25ean, igandea, herri kirolak izango dira protagonista Santa Ines festetan. Errota Harria ikuskizuna jokatuko da arratsaldeko 17:30ean Iraetako frontoian.

Saioaren formatua 5 minutukoa izango da, eta jasoaldi gehien egiten dituzten hiru kirolariek beste 5 minutuko txanda bat izango dute, norgehiagoka are ikusgarriago bihurtuz. Parte-hartzaileen artean izango dira Mikel Lopetegi “Urra”, Beñat Telleria, Jon Gisasola “Zelai V”, Oskar Aguas, Xuban Zumeta eta Xabat Olaizola, guztiak ere herri kiroletako izen ezagunak. Horrez gain, erakustaldi berezia ere izango da, Malen Morandeira eta Lierni Osa kirolarien eskutik. Ekitaldirako sarrera 15 eurokoa izango da, eta antolatzaileek herritarrak eta inguruko zaleak gonbidatu dituzte bertaratzera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide