Albisteak

Santainesetako pilota txapelketako finala hilaren 21ean izango da

Iraetako santainesetako pilota txapelketako finala hilaren 21ean, ostirala, jokatuko da, arratsaldeko 19:00etan hasita. Atzo, hilaren 22an jokatuko zela iragarri zuen Danbolinek baina gaur eguerdian jakin dugu azkenean, urtarrilaren 21ean jokatuko dela.

Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida ere jokatuko da fianala baino lehen. Adonis eta Kixkurra, Mikel eta Joritzen aurka arituko dira. Finala berriz, Peio eta Aitzol eta Liher eta Jantxiren artean erabakiko da.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide