Albisteak

Santakutzetako danborradekin zer egin aztertzen ari da Udala

​Covid-19 gaitzari aurre egiteko osasun agintariek hartu dituzten neurriak direla eta, Santakutzetako helduen zein umeen danborradekin zer gertatuko den aztertzen ari da Udala. Horretarako, danborradan parte hartzen duten elkarte eta talde ezberdinekin jarri da kontaktuan, hauen iritzia jakiteko asmoz. Erabakia hartzerako orduan danborradan parte hartzen duten taldeetako kideen iritziek ezinbesteko garrantzia dutela uste du Udalak. Hori dela eta, apirilaren 10era bitarteko epea eman die talde guztiei euren ekarpenak egiteko.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide