SANTIO SANTA ANA JAIAK 2017 – Egitaraua
Danbolin— 2017-07-19
Datorren igandetik asteazkenera arte, Santio Santa Ana jaiak ospatuko dira Arroagoian. Hemen duzue egitaraua:
UZTAILAK 23, IGANDEA
- 11:30ean Txupinazoa.
- 12:00etan BIZIKLETA PROBA Igarategi igoera.
- Ondoren MOZORRO POTEOA eta jarraian HERRI BAZKARIA.
- 16:30ean KARAOKEA
- 17:30ean APAR FESTA.
- 19:30ean HERRITARREN ARTEKO KIROLAK (Txinga, trontza, soka- tira… (frontoian).
- 23:00ean erromeria KUPELA taldearekin.
- Jarraian DJ PAJARITOren emanaldia goizalderarte.
UZTAILAK 24, ASTELEHENA, SANTIO BEZPERA.
- 12:00ean Haur eta gaztetxoentzako Puxka Muxka Zirkusekin ZIRKO ESKOLA TXIKIA frontoian.
- 18:30ean ASTO PROBAK. Unai Gijarro eta Pello Etxaberen astoak.
- Jarraian BERTSOLARIEKIN TRIKIPOTEOA.
- 21:00etan HERRI AFARIA: Joxe Ramon “AKULU” eta Aitor SALEGI bertsolariekin eta trikitilariek lagundurik.
- 23:30ean Erromeria goizaldera arte IZER, ALABIER taldeak alaiturik.
- 03:00etan OLABERRI DJren emanaldia.
- Goizeko 6:00 etan TXOKOLATADA eta gaupaseroen ARGAZKIA
UZTAILAK 25, ASTEARTEA; SANTIO EGUNA
- 10:00etan Meza.
- 11:00etan PATATA TORTILLA LEHIAKETA (tortilla 10:30etarako Herri etxe elkartera eraman beharko da).
- 11:30ean IDIAKAITZ txistulari taldea eta Zestoako ALBOKARIAK.
- Jarraian SAGARDO LEHIAKETA. Partaideak: OLABERRI, AZKETA, IGARTZA-HAUNDI, ETXEBERRI, ZELAIKUA, AZKETAERROTA eta HARITZA. (Herritarrei baserritar jantziarekin ateratzea eskatzen zaie).
- 12:00etan ESKU PILOTA FINALAK: Binaka EMAKUMEZKOAK: Maddi UNANUE eta Naroa AGIRRE , Maialen GANZARAIN eta Eneritz ARRIETAren aurka. Gizonezkoen partida ere izango da.
- 16:00etan Josu Arrietaren omenez PARAPENTE TXAPELKETA.
- 18:30ean “Karmelo Matrakaren” omenez HERRI KIROL SAIOA: Harri jasotzaileak eta aizkolariak.
- 22:45ean EROKOMERI taldearekin erromeria.
- Jarraian DJ PAJARITOren emanaldia.
UZTAILAK 26, ASTEAZKENA; SANTA ANA EGUNA
- 11:00etan Meza Nagusia.
- Ondoren ITXAROPENA dantza taldea.
- Jarraian EDADETUENTZAKO HAMAIKETAKOA Herri-etxe elkartean. Tartean BINGO-n jokatzeko aukera izango da.
- 16:30ean UME JOLASAK (Izen ematea 16:00etan) eta TXOKOLATADA plazan.
- 18:30ean GORRITI eta BERE ABEREAK.
- 22:00etan ARROAKO JAIETAKO ARGAZKI PROIEKZIOA eliz atarian.
- 22:30ean Erromeria IRATI ETA AMETS bikotearekin.
- Ondoren festei amaiera emateko OTARRAren ZOZKETA.
OHARRA: Festa Batzordeak ez ditu bere gain hartzen jaietan gerta litezkeen istripuak.
IRUZKINDU