Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Uztailaren 15etik 17ra Sellara irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak. Ibilaldiaren barruan bi ekintza nagusi aurreikusi dituzte: Sella ibaiaren jeitsiera uztailaren 16an eta Arriondas inguruan mendi ibilaldia edo tirolina saioa uztailaren 17an. Zestoako kiroldegian eman behar da izena uztailaren 14a baino lehen.
Sellako kanpingean izango da egonaldia. Bertan bi gau, garraioa, gosariak, afari bat, kanoa alokatzea garraioarekin eta bazkaria izango dituzte. Prezioa bazkideak 55€, gainerakoak 60€.
Lo zakua, esterila, ostiraleko afaria eta bainujantzia eramatea gomendatzen dute antolatzaileek. Irteera uztailaren 15 arratsaldean, Zestoako gurutzetik (autoetan).
IRUZKINDU