Albisteak
Sellara irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak
— 2016-07-12Uztailaren 15etik 17ra Sellara irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak. Ibilaldiaren barruan bi ekintza nagusi aurreikusi dituzte: Sella ibaiaren jeitsiera uztailaren 16an eta Arriondas inguruan mendi ibilaldia edo tirolina saioa uztailaren 17an. Zestoako kiroldegian eman behar da izena uztailaren 14a baino lehen.
Sellako kanpingean izango da egonaldia. Bertan bi gau, garraioa, gosariak, afari bat, kanoa alokatzea garraioarekin eta bazkaria izango dituzte. Prezioa bazkideak 55€, gainerakoak 60€.
Lo zakua, esterila, ostiraleko afaria eta bainujantzia eramatea gomendatzen dute antolatzaileek. Irteera uztailaren 15 arratsaldean, Zestoako gurutzetik (autoetan).
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU