Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

‘Slime’ egiten ikasteko aukera izan zuten atzo arratsaldean hirugarren zikloko ikasleek Gaztelekuan. Urtero arrakasta handia izaten duen ekintza izaten da eta haurrek errepikatzea eskatzen dute. Txikienei esperimentatzea asko gustatzen zaiela esan du Leire Otaegi Gazteria saileko arduradunak eta ekintza hau, oso aproposa da horretarako. Datorren astean, lehenengo eta bigarren ziklikoen txanda izango da baina talde guztiak betea daude jada.