Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak antolatuta, otsailaren 21etik 23ra bitartean, hau da, ostiral honetatik igandera, Sonportera iraupen-eskia egitera joango dira. Irteeran parte hartu nahi dutenek otsailaren 19an, asteazkenean, bilera informatiboa izango dute. Arratsaldeko 19:00etan izango da kiroldegian, eta bertan irteeraren inguruko xehetasun guztiak azalduko dira.
Bileran irteera ordua, Sonporteko aterpeko egonaldia, beharrezkoa den materiala eta arropa bezalako gaiak jorratuko dira. Parte-hartzaileei bertaratzeko gomendioa egiten zaie, informazio guztia jasotzeko eta edozein zalantza argitzeko aukera izan dezaten.