Albisteak

[ARGAZKIAK] Urola Erdiko Gazte Asanbladen Topaketak ospatu zituzten atzo

Atzo, Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko gazte asanbladek antolatutako topaketak ospatu ziren, egun osoko egitarauarekin. Goizeko 11:00etan eman zitzaion hasiera ekitaldiei, “Faxismoaren aurrean, gazte langileok zer?” hitzaldiarekin.

Eguerdian, parte-hartzaileek Kiroldegiko aterpean bildu ziren bazkarirako, eta ondoren, gazte asanbladen arteko olinpiadak izan ziren frontoia zaharrean. Bertan, giro bikaina sortu zen, bakoitzak bere herriko taldeari animoak emanez. Lehiaketan hainbat joko egin ztuzten: zaku karrera, txapel jaurtiketa, lokots bilketa eta zanku lasterketa. Finalean, Zestoa eta Azkoitia neurtu ziren, eta soka-tiran Zestoa izan zen garaile.

Gero, bafle-poteoak kaleak girotu zituen eta egunari amaiera borobila emateko, gaueko 21:30ean Habemus Papam, Ekintza eta Jipoituak taldeek kontzertuak eskaini zituzten gaztetxean. Ondoren, DJ-ak aritu ziren musika jartzen.





Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide