Albisteak
Sonporteko iraupen eskiko irteeraren inguruko bilera informatiboa egongo da asteazkenean
— 2025-02-17Agiro Mendi Klubak antolatuta, otsailaren 21etik 23ra bitartean, hau da, ostiral honetatik igandera, Sonportera iraupen-eskia egitera joango dira. Irteeran parte hartu nahi dutenek otsailaren 19an, asteazkenean, bilera informatiboa izango dute. Arratsaldeko 19:00etan izango da kiroldegian, eta bertan irteeraren inguruko xehetasun guztiak azalduko dira.
Bileran irteera ordua, Sonporteko aterpeko egonaldia, beharrezkoa den materiala eta arropa bezalako gaiak jorratuko dira. Parte-hartzaileei bertaratzeko gomendioa egiten zaie, informazio guztia jasotzeko eta edozein zalantza argitzeko aukera izan dezaten.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide