Albisteak
Auzolana egingo dute Amillubin igandean
— 2025-02-17Otsailaren 23an, igandea, auzolana egingo dute Amillubin. Duela urtebete baino gehiago, Biolurrek Amillubi Lurra Taupaka proiektua abiatu zuen, Iraetako Amillubi baserria eta bere lurrak modu kolektiboan eskuratzeko asmoz. Ordutik, hainbat lanetan aritu dira bertako kideak.
Horren harira, Amillubiko kideek auzolana antolatu dute igande honetan, goizeko 09:00etan. Parte-hartzaileak Amillubin bilduko dira hainbat lan egiteko. Eguerdian, 12:00etan, etxeko hazitegian tailer bat eskainiko dute eta, horrez gain, hazi-trukaketa ere egingo da.
Amillubiko kideekin harremanetan jarri nahi duenak koordinazioa@amillubi.eus helbidera idatzi dezake. Bestalde, diruz lagundu nahi dutenek informazioa eskuratu ahal izango dute amillubi.eus webgunean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide