Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestuko Trikitixa elkartea sortu berri da Zestoan. Zestoako trikitilariak elkartu eta herriko festetan trikiti doinuez giroa alaitzea da elkartearen helburu nagusia. Taldearen lehen ekitaldi publikoa Zoroperietan izango da, abenduaren 26an. Erdikalean behera hasiko dute kalejira 11:30 inguruan, herriko txokoetara trikiti doinuak zabalduz. Ondoren, plazako oholtzatik hainbat trikitilari bikote/talde pasako dira, ordubete inguruko saioa osatuz.
IRUZKINDU