Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datorren maiatzaren 19an Sortuk “Baietza sortzen” ekitaldi politikoa antolatu du Bilboko Miribillan. Arratsaldeko 17:30ean izango da. “Lehengo eta oraingo” ezker abertzaleko kideak elkartuko dira han, ETA desegin ostean abiatutako aro berriari “bultzada emateko” asmotan.
Ekitaldira joateko autobusa antolatu dute. Arratsaldeko 16:00etan irtengo da Gurutzetik eta jada izena eman daiteke Koioten, Jubilatuen tabernan eta Txokon.