Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Urtero legez, hilaren 23an, suaren bueltan ospatuko dute San Joan bezpera herrigunean eta Arroabean. Herrigunean, iluntzeko 22:00ak aldera piztuko dute sua, plazan. Itxaropena dantza taldekoak suaren inguruan dantzan arituko dira, Idiakaitz txistulari taldearen doinuen laguntzarekin.
Arroabean, berriz, 19:00etan hasiko da ospakizuna. Erromeria egongo da Mirari eta Aintzaneren eskutik, sua hasi arte. 22:00etan izango da San Juan sua, bi ordu inguruz.