Albisteak
Suziria lehertzearekin batera hasiko dira festak bihar eguerdian
— 2018-09-06Bihartik hasi eta igandera bitartean festa giroan murgilduko da herrian. Eguerdiko 12:00etan lehertuko da festa txupinazoarekin. Aurten, Euskaraldiak izango du suziria botatzeko ardura. Ondoren, koadrilak paella prestaketekin hasiko dira, Ustekabe txarangaren doinuez girotuta.
Eguerdiko 14:30ean, paellada izango da. Euria eginez gero, Udalak frontoian jarritako karpa barruan egingo da bazkaria eta bestela, urtero legez, plazan. Ondoren, koadrilla arteko jolasak. Arratsaldean, haurrek ere izango dute zer gozatu. Puzgarriak, surf ohola, bideo-jokoak izango dira Kultur Etxe aurrean. Gaztetxoenentzat, Lauiturrietatik Portalerainoko krono igoera antolatu dute.
Arratsaldeko 20:00etan, batukada taldekoen erritmo dantzagarriek hartuko dituzte herriko kaleak. Iluntzean, Polybius eta Aneguriaren kontzertuak izango dira Laranjardi plazan.
Ikusi festa guztietako egitaraua osorik hemen.
Egin zaitez bazkide