Albisteak

Ostiraleko koadrilen arteko jolasetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Datorren ostiralean hasiko dira aurtengo amabirjinak eta kodrila egunerakin emango zaie hasiera festei. Urtero legez, eguerdian paella lehiaketa egingo da eta bazkal ondorenerako, koadrilen arteko jolasak antolatu dituzte plazan. Jolasetan parte hartzeko, gutxienez 6 laguneko taldea osatu beharko da eta izen ematea zabalik dago Koioten eta Portalen.

Irakurri hemen festetako egitaraua osorik.