Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Asteazken arratsaldean, Alonderoko aretoan aurkeztu zuten Trebatu proiektua, Zestoatik Mahaira II. agroekologia zikloaren baitan.
Ekitaldian, proiektuaren nondik norakoak azaldu zituzten Yurre Peñagarikano tolosarrak eta programaren koordinatzaile den Telmo Gartziak. Hauek azpimarratu zutenez, beraien sektorean errelebo faltak arazo larriak sortzen ditu, eta irtenbideak bilatzea beharrezkoa da baserriek biziraun dezaten.