Albisteak

[TTAK!] Ekain Albite: “Oso harro nago lortutako emaitzarekin”

Ekain Albite ibaƱarriterra elkarrizketatu du Olatz Enzunak Berrian. Haizearen egia filma osatu berri du Albitek. Wadna elkarteak babestu du lana beste zenbait elkarterekin batera eta Udalak 2.000 euroko diru-laguntza eman dio proiektuari.

Hemen Berrian egindako elkarrizketa:

Haizearen egia lehenengo lan profesionala osatu du Ekain Albitek (Zumaia, Gipuzkoa, 1999). Tahar gazte sahararraren istorioa kontatu du: aita gaixo dago, eta Euskal Herritik jaioterrira itzuli beharko du. Kontraesanak dira filmaren oinarri, baina Saharako herriaren erbestealdia eta borroka ere erakutsi nahi izan ditu Maluta Filmsek ekoitzi duen filmean. Zinema zuzendaritzako ikasketak amaitzen ari da Bartzelonan, baina, dagoeneko, Euskal Herriko hainbat txokotan ari dira film laburra aurkezten.

Zure lehendabiziko film labur profesionala estreinatu duzu. Jauzi handia da zure ibilbidean?

Bai, hala da. Duela urte batzuk Bartzelonara etorri nintzen zinema ikasketak egitera, eta han nengoela sortu zen film labur hau egiteko aukera. Esperientzia ikaragarria izan da. Oso istorio indartsua da, eta, zenbait gorabehera izan baditugu ere, oso harro nago lortutako emaitzarekin.

Protagonistak hainbat kontraesani aurre egin beharko die. Zergatik ditu kontraesan horiek?

Saharara joan ginenean, konturatu ginen ikasketak atzerrian egiten zituen jende asko kontraesanez beteta itzultzen zela etxera. Horrenbeste urte kanpoan igaro ondoren, arrotz sentitzen zirela. Halere, gatazka unibertsal bat da, edozeini gerta dakioke atzerrira joan eta bueltatzean ez jakitea zer den benetan espero duzuna. Sarritan, talkak eta kontraesanak sortzen dira, eta interesgarria iruditu zitzaigun hari horri jarraitzea.

Jarraitu irakurtzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide