Albisteak
Kasu positibo bakarra atzeman dute herrian
— 2021-02-02Kasu bakarra zenbatu du Osasun Sailak azken orduetan egindako PCR eta antigeno frogetan herrian. 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako intzidentzia tasa 1052,90 kasukoa da, atzo baino zertxobait baxuagoa.
Eskualdean 19 kasu atzeman ditu Osakidetzak. Azpeitian eta Zarautzen atzeman dituzte kasu gehienak, seina kasu herri bakoitzean. Azpeitian eremu gorrian jarraitzen dute, 1233,53ko intzidentzia tasarekin. Zarautz, berriz, eremu laranjan sartu zen asteburuan. Zumaian intzidentzia tasak 500dik beherako izaten jarraitzen du eta ostalaritza guneak irekita daude gaurtik aurrera. Aian, kontrako egoera dute. Gaurtik aurrera, ostalaritza guneak ateak itxi daude han eta eskola eta taldekako kirola debekatuta daude.
Orion kasu bakarra atzeman dute baina oraindik ere eremu gorrian jarraitzen dute han, 1239,40ko intzidentzia tasarekin. Azkoitian eremu laranjan dute, kasu positibo bat gehiagorekin. Beizaman, Errezilen, Getarian eta Aizarnazabalen, berriz, ez dute positibo bat bera ere atzeman azken orduetan egindako frogetan.
Egin zaitez bazkide