Albisteak

[TTAK!] Garikoitz Mendizabal: “Konpasa hartzen ari naiz legebiltzarrean”

Argazkia: Andoni Canellada / @FOKU

Garikoitz Mendizabal elkarrizketatu dute Berrian:

Gertu zegoela bazekien, baina uste baino lehenago «tokatu» zaio. Kerman Orbegozo alderdikideak utzitako aulkian eseriko da aurrerantzean Garikoitz Mendizabal (Zestoa, Gipuzkoa, 1973), Eusko Legebiltzarrean. Eszedentzia eskatu du Bilboko Udaleko txistulari bandan.

Ez da gauza bera txistu soinua eta txistu hotsa.

Ez.

Eta zu hotsean sartu zara orain?

Txistu soinuak beti gauza polit, eder eta goxoekin lotzen ditugu, eta orain emandako pauso honekin hotsa eta zalaparta izango da gehiago, baina hots horiek ez dute zertan gatazkatsuak izan. Hotsak ere izan litezke onak.

Zer doinu du orain artekoak?

Egokitzapen doinua. Lan eta enplegu sailean ariko naiz, kooperatiben eta ekonomia sozialaren arloan. Tokia hartu eta ikasi egin behar dut hor. Esan dezagun konpasa hartzen ari naizela oraindik.

Politikari aspalditik?

Ez. Aspaldikoa dena da politikarako gogoa, jakin-mina… Herrian, kuadrillan, pasatu dira batzuk alkate, zinegotzi… eta ni distantzian bezala, inoiz pauso hori eman gabe. Erabakiak hartu egin behar dira, ordea. Bidegurutzeak daude bizitzan. Duela lau urte egin nuen jauzia.

Jarraitu irakurtzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide