Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkezten duten “Biba Zuek!” EITBko saioan izan zen atzo Mikel Ibarguren. Intza Alkain eta Edurne Azkaratekin batera osatzen duen Formol Laborategia antzerki kolektiboaren azken lana aurkeztu zuen: “Heriotzak Eduardo du izena”.
Hiru partaideek azaldu zutenez, ez da ikuskizun arrunta, baizik eta pieza poetiko-eszeniko bat. Ikuskizunean, bunker batean dauden pertsonaiak poemaz inguratuta aurkituko dira, eta testuinguru horretan garatuko da kontakizuna.
Elkarrizketa 1:21:20 minututik aurrera ikus daiteke. Ikusteko, egin klik hemen.