Albisteak

[TTAK!] Oñatiko Musika Bandako ohorezko bazkide izendatu dute Jesus Odriozola

Goiena atariak argitaratutako albistea:

“Urteroko ohiturari jarraituz, Errege Eguneko kontzertua eskaini zuen Oñatiko Musika Bandak egubakoitzean Zubikoan. Emanaldia berezia izan zen; izan ere, Jesus Odriozola bandako ohorezko bazkide izendatu baitzuten. Aitortza hori jasotzen dute 70 urte betetzen dituzten bandako musikariek. Odriozolak 20 urte daramatza Oñatiko bandan. Txikitan ikasi zuen bonbardinoa jotzen, baina seminariora joan zenean utzi egin zion jotzeari eta Zestoara etorri zenean hasi zen berriz.

Omenaldiaren ostean, euskarazko sei abesti musikatu jo zituen bandak eta amaitzeko, Radetzky martxa musikatu zuten. Zapatuan, Santa Anan, Ganbara kantu eskolak antolatuta, haur eta familiei zuzendutako ‘Ikustezinak’ musikala eskaini zuten; igandean, berriz, ‘Illuminations’ ekimena aurkeztu zuen Hots abesbatzak Bidaurretan”.

Ikusi bideoa hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide