Albisteak
Iraetarrek jakinarazi dute santainesetako egitaraua
— 2023-01-11Urteko aurreneko festak gainean ditugu, Iraetako santainesak, eta auzotarrek jakinarazi dute zein izango den aurtengo egitaraua:
Urtarrilak 21, larunbata Santa Ines eguna
10:00 Txupinazoa
11:00 Santa Ines eguneko meza
12:00 Iraetako pilota txapelketaren finalak
21:00 Afari herrikoia: Garagardo afaria (saltxitxak, ukondoa, postrea eta nahi adina garagardo (lau aukera)
23:00 Kontzertua:
– MANITU
– DISSPLASY
– DJ OLABERRI
Urtarrilak 22, igandea
17:30 Urrezko aizkora jaialdia: Ezpeleta-Basolabal eta Etxeberria- Txapartegi.
Errota harriarekin: Xabal Olaizola, garmendia II, M. Lopetegi “Urra”, Aspiazu eta Beñat Telleria
18:30 emakumezkoan harri jasotzaile dema
Urtarrilak 27, ostirala
22:30 Mus txapelketa Bekotxen
(Inskripzioa 22:00etatik aurrera)
Urtarrrilak 28, larunbata
Umeen eguna
13:00 Pintxo lehiaketa Gure Ordeka Elkartean
14:00 Pintxo bazkaria Gure Ordeka Elkartean
17:00 Umeentzat puzgarriak frontoian
17:30 Iraeta trena ume eta familientzat
18:00 Txokolatada
Egin zaitez bazkide