Albisteak

Txakurren heziketarako ikastaro praktikoa antolatu du Kimu Batek

Txakurren heziketarako ikastaroa antolatu du Kimu Bat enpresak Azpeitian. Datorren larunbatean izango da hitzordua, goizeko 10:30etatik 12:00etara bitartean. Kimu Bateko kolaboratzaile diren Asier Aranbarri eta IƱaki Manzisidor aditu zestoarra arduratuko dira saioa gidatzeaz. Ikastaroaren zati handiena praktikoa izango denez, norbere txakurrarekin joatea gomendatu dute. Saioaren helburua, ikastitako teknikak bakoitzak bere txakurrarekin praktikatzea izango da eta Aranbarri eta Manzisidor parte-hartzaileen beharretara egokituko dira, euren zalantzak argituz.

Plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da 943 15 00 85 telefonora deituta edota kimubat@kimubat.com helbidera e-mail bat bidaliz. Halaber, partaide guztiek dendako animalien txokoko produktu guztietan %10eko deskontua izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide