Txapelen omenezko bertso saioan izango da Aitor Salegi zestoarra
Danbolin— 2018-12-17Urtero legez, Eusebio Eizmendi Txapel bertsolariaren omenezko bertso saioa antolatu du Erniarritz bertsozale elkarteak. Datorren hilaren 20an izango da, osteguna, iluntzeko 22:00etan hasita, Azpeitiko Soreasu antzokian. Aitor Salegi bertsolari zestoarrak omenaldian parte hartuko du Maialen Lujanbio, Andoni EgaƱa, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Alaia Martin bertsolariekin batera. Gai jartzaile lanetan, Haritz Etxeberria Ministro harituko da.Zestoan, Portale Kultur Elkartean eros daitezke sarrerak 8 euroren truke. Egunean bertan ere erosi ahalko dira Soreasuko lehiatilan, 10 eurotan.