Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Txapel bertsolariaren omenezko bertso saioa egingo da Azpeitian abenduaren 20an. Soreasu antzokian izango da hitzordua eta sarrerak salgai daude jada. Zestoan Portalen erosi daitezke, 8 euroren truke. Egunean bertan ere sarrerak eskuratzeko aukera izango da Soreasuko leihatilan, 10 eurotan.
Erniarraitzek antolatutako saioan puntako bertsolariak arituko dira: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Aitor Sarriegi, Oier Etxeberria eta larunbat honetan izendatuko den aurtengo Gipuzkoako txapelduna.