Albisteak
Udaberri Festa ospatuko dute bihar, larunbata, Aizarnan
— 2025-04-04Badira bi aste urtaro aldaketarekin batera udaberrian sartu ginela. Bada, bihar, larunbatez, udaberri festa ospatuko dute Aizarnan Ahurra guraso elkarteak antolatuta. Egun osoko egitaraua izango da. Goizeko 11:00tan hasiko da gominola tailerra Ludotekan. Aiora Urbietak gidatuko du tailerra eta HH4tik LH6ra bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Horretarako, aurrez izena eman behar da 653 25 83 28 telefonora idatzita. Ordu berean, eskulan tailerra egiteko aukera ere izango dute HH2 eta HH3ko haurrek. Bazkalondoren, arratsaldeko 16:00tan jarraipena emango diote festari puzgarriekin, Aizarnako Frontoian.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide