Albisteak

Udalak kezka adierazi du azken egunetako txikizioen aurrean

Azken bi asteetan, gaueko ordu txikitan hainbat taldek txikizioak egin dituztela salatu du Zestoako Udalak. Azkena, astearte gauean izan zela jakinarazi du, atzo kaleratutako ohar batean. Gurutzean dauden salmenta-makinetako kristal bat kolpatuta eta hautsita agertu zela ohartarazi du eta horrez gain, hainbat kotxeren gurpilak ere zulatuta zeudela.

Horrelako ekintzak gertatzen diren lehen aldia ez dela esan du Udalak eta jokaera horiek “erabat arbuiagarriak eta arduragabeak” kontsideratzen dituela, “herriko lasaitasun giroa guztiz apurtzen dutelako”. Gertaera horiek eta ordu txikitan txikizioak egiten dituzte herritarren jarrera salatu ditu Udalak. Halaber, udalean har ditzaketen neurri zorrotzez aparte, herritarrei ahal duten neurrian ekintza hauen aurrean jarrera aktiboa hartzeko deia egin die.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide