Albisteak
Udaleku ireki eta kirol udalekuetan izena emateko epea zabaldu da
— 2019-04-032019ko udako udaleku ireki eta kirol udalekuetan izena emateko aukera izango da maiatzaren 2a bitartean.
Udaleku irekiak (3-8 urte). 2011-2015 urte bitartean jaioak
3-8 urtekoentzat (2010-2014 urteen artean jaiotakoak)
3 aste: ekainak 24-uztailak 12
4 aste: ekainak 24-uztailak 19
Ordutegia: 10:00-13:00
Auzoetan , gutxienez 12 haurreko taldea osatu beharko da udalekuak auzoan bertan izateko. Auzoetako haurren adina 12 urtera artekoa izan daiteke.
Prezioa: 3 aste (60€) – 4 aste (80€). Familia ugarietako haurrak 3 aste (45€) eta 4 aste (60€), eta bi gurasoak langabezian egoteaz gain, langabeziako subsidioaren edo gutxieneko diru-sarreren onuradun badira izen-ematea doakoa izango da.
Izen-emateak: maiatzaren 2a baino lehen, ikastetxean, udaletxean, gaztelekuan edo webgunean.
Ekarri beharreko agiriak:
- Izen-emate orria beteta.
- Osasun txartelaren kopia.
- Ordainketa agiria.
- Familia ugariek: familia liburuaren kopia.
- Langabetuek: langabezia-txartelen kopiak eta diru-sarreren ziurtagiriak.
Ordainketa ES 97 2095 5033 1010 6015 5172 kontuan egin behar da honako kontzeptuarekin: UDALEKU+haurraren izen-abizenak. Informazio gehiago: gaztelekuan (688 684 029)
Kirol udalekuak (9 urtetik 12 urtera). 2007-2010 urte bitartean jaioak.
- 4 aste: ekainak 24-uztailak 19
- Ordutegia: 9:30-12:30
- Prezioa: 80€.
Familia ugarietako haurrak (60€), eta bi gurasoak langabezian egoteaz gain, langabeziako subsidioaren edo gutxieneko diru-sarreren onuradun badira izen-ematea doakoa izango da.
Izen-emateak: maiatzaren 2a baino lehen, ikastetxean, udaletxean, kiroldegian edo webgunean.
Ekarri beharreko agiriak:
- Izen-emate orria beteta.
- Osasun txartelaren kopia.
- Ordainketa agiria.
- Familia ugariek: familia liburuaren kopia.
- Langabetuek: langabezia-txartelen kopiak eta diru-sarreren ziurtagiriak.
Ordainketa ES 60 2095 5033 1510 6107 8548 kontuan egin behar da honako kontzeptuarekin: UDAKIROL+haurraren izen-abizenak.
Informazio gehiago: kiroldegian (943 147 942)
Informazio guztia http://zestoagazte.zestoa.eus/eu/udalekuak helbidean duzue.
Egin zaitez bazkide