Albisteak
VI. Gurutzeaga txirrindulari saria igandean
— 2019-04-03Igande honetan ospatuko da VI. Gurutzeaga saria. Arratsaldeko 16:30ean emango zaio hasiera Gipuzkoako kadete (14-15 urte) mailako Gurutzeaga txirrindulari sariari. Plazatik aterako dira txirrindulariak eta arratsaldeko 18:00ak aldera iritsiko dira Gurutzeaga frontoi parean jarriko den helmugara. Viveros San Anton taldeko bi arruarrek hartuko dute parte Aritz Eizagirre eta Heiko Mateosek eta Atracciones Sanz – Aitzaki taldeko Xabier Telleria herritarrak ere bai. Ibilbidea 45 kilometro ingurukoa izango da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide