Albisteak

Udalekuetako begiraleen lan poltsa zabaldu du Udalak

Udaleku ireki, kirol udaleku eta uda gazteko udalekuetarako koordinatzaile eta begiraleen lan-poltsak osatzeko epea zabaldu du Udalak. Guztira, lau lan-poltsa izango dira: Udaleku irekietako begiraleena, udaleku irekietako koordinatzaileena, kirol udalekuetako eta uda gazteko kirol begiraleena eta kirol udalekuetako eta uda gazteko kirol koordinatzaileena. Eskabideak apirilaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira postaz edo www.zestoa.eus webgunean.

Udaleku irekiak eta kirol udalekuak ekainaren 28tik uztailaren 16ra izango dira; eta uda-gazte programa, berriz, ekainaren 28tik uztailaren 9ra. Talde txikiak osatuko dituzte eta hori dela eta, begirale kopurua igo egingo da. Uztaila iristen denean, indarrean dauden neurrietara moldatu beharko dutela adierazi du Gaztedi Sailak.

Informazio gehiago hemen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide