Albisteak
Parkea txukuntzeko lanekin hasi dira
— 2021-04-14Parkea txukuntzeko lanekin hasi dira aste honetan. Frontoiko ezker pareta atzeko belar gunea kentzen ari dira egunotan. Eremu horretan hormigoia botako dute “lekua irabazteko” helburuarekin. Lan hori amaitutakoan, frontoiko ezker pareta garbituko dute. Lan horrek denbora gehiago emango duela jakinarazi du Udalak eta dena ekainerako amaituta izatea aurreikusten dute.
Dena amaitutakoan, parkeko gune hori argiztatuko dute eremuari “goxotasuna” emateko. Udalak ahalegin guztia egingo du lanek irauten duten bitartean herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide