udan ere mintzalagun

Udan ere praktikatu euskaraz!

Uda heltzean hartzen ditugu askok oporrak, eta hainbat ohitura uzten ditugu albo batera. Ikasturtean zehar euskara hobetzeko praktikatzen aritu zaretenok, edo hasi nahi duzuenok, aukera duzue udan ere horretan jarraitzeko gure mintzataldeetan, euskarak oporrik har ez dezan. Udan ere euskaraz praktikatu nahi baduzu edota beste norbaiti euskaraz praktikatzen lagundu nahi badiozu kafe edo garagardo baten bueltan, poteoan, mendian…jarri gurekin harremanetan!

Informazio gehiagorako, deitu 670 42 00 48ra edota idatzi zestoa@aek.eus helbidera. Euskaltegian bertan ere topatuko gaituzu!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide