Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak antolatzen duen Amabirjinetako umeen eguneko bazkaria irailaren 11n izango da aurten. Pasta tomatearekin, oilaskoa patatekin eta postrea izango dira bazkaritarako. Umeen txartelak 6 euroko prezioa izango du eta DBHtik gorako gaztetxo eta helduenak, berriz, 12 eurokoa. Txartelak udaletxe azpian egongo dira salgai ostiral eta larunbat honetan, 19:00etatik 21:00etara, eta igandean, 12:00etatik 14:00ak bitartean.