Albisteak
Onbarbaso igoeran izena emateko epea ostegunean amaituko da
— 2022-08-22Irailaren 3an, larunbatez izango da aurtengo 35. Ondarbaso igoera. Dagoenekoz herritarrak ari badira ere, antolakuntzan jakinarazi du, ostegunean izango dela izena emateko azken eguna. Telefono honetara mezua bidali beharko da horretarako 667 343 245 (Otxua). Lizentziarik ez duten parte hartzaileek nortasun agiriaren argazkiak ere bidali beharko dituzte telefono horretara.
Aurtengorako denborarik izan ez badute ere, antolatzaileek berrikuntzak iragarri dituzte datorren urterako, eta besteak beste, beraien asmoa igoera goizera pasatzea dela jakinarazi dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide