Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Astearte goizean, Zestoako Bainuetxean Urola bailarako turismo eskaintza biltzen duen eskuorria aurkeztu dute Iraurgi Berritzen garapen agentziak, Urola Turismoak, Euskadi Basque Countryk eta Explore San Sebastian Regionek.
Aurkeztutako eskuorria Urola bailararen mapa bat da, eta maparen atzealden bailarako herri bakoitzaren turismo eskaintza azaltzen da. Zestoaren kasuan Ekainberri museoa eta Lili Jauregia dira eskaintzarik nabarmenenak. Gainerako herriei dagokienez Jorge Oteizaren Azkoitiko zazpi frontoiak, Loiolako Santutegia, Burdinbidearen Euskal Museoa eta Zumaiako itsaslabarretako parajeak dira eskaintzarik nabarmenenak.
Azpiko irudietan ikus ditzakezue eskuorriaren bi aldeak:
IRUZKINDU