Albisteak
Urrezko Aizkora eta Errota Harria txapelketak jokatu dituzte gaur arratsaldean Iraetan
— 2019-01-20Gaur eman diete hasiera Iraetako Santa Ines jaiei. Festetako egitarauaren baitan jokatu dira Urrezko Aizkolari txapelketako hirugarren jardunaldia eta Errota Harria harri-jasotze txapelketak. Arratsaldeko 17:30ean hasi da ikuskizuna eta auzoko frontoia jendez bete da.
Emakumeen Urrezko banakako aizkolari txapelketan, Maika Ariztegi Iturendarra eta Xanta Sousa lesakarra aritu dira aurrez aurre. Bakoitzak, metro bateko hiru enbor moztu dituzte. Ariztegi izan da garaile eta 6 minutu eta 30 segundu behar izan ditu lana amaitzeko. Sousak, berriz, 10 minutu eta 08 segundo.
Gizonezkoen Urrezko binakako aizkolari txapelketan, aldiz, Iker Vicente eta Ruben Saralegi lehengusuak, joan den urteko txapeldunak, Ugaitz Mugertza II.a eta Iñaki Azurmendiren aurka lehiatu dira. Norgehiagoka honetan, Vicente eta Saralegi gailendu dira, 23 minutu eta 25 segundoko denborarekin. Muguertzak eta Azurmendik 25 minutu eta 21 segundoko denbora egin dute.
Errota Harria harri-jasotze txapelketan aldiz, Xabier Peñagarikano aizarnazabaldarrak eskuratu du garaipena, hiru minutuko txanda bakarrean 28 altxaldi eginez.
Ikusi gaur hartutako argazkiak:
Egin zaitez bazkide