Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aritz Moreno zuzendari donostiarraren Ventajas de viajar en tren filma ari dira grabatzen Arozena hotelean. Guztira, hiru egunetan grabatuko dute herrian. Gaur eta bihar bitartean egingo dute lehen zatia eta urtarrilean amaituko dituzte herrian egin beharreko lanak. Luis Tosar, Antonio de la Torre edota Pilar Castro aktore ezagunek hartuko dute parte filmean. Iñake Irastorza eta Ramon Barea aktore euskaldunek ere osatzen dute Morenoren lan taldea.