Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

1985eko irailaren 25ean GALeko bi kidek tiroz hil zituzten Xabin Etxaide zestoarra, Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena Baionako Monbar hotelean. Urtero legez, Etxaide omenduko dute larunbat honetan, hilak 29, Zestoan. Goizeko 09:00etan, Ertxina mendi irteera egingo dute eta 13:00etan Etxaideren omenezko monolitora kalejira izango da.